ONGI ETORRI

Blog honetan, Bardeetako Orientazio-Bizikleta Martxaren inguruko informazioa ikusi ahal izango duzue (Egutegia, lehiaketak, argazkiak, bideoak,e.a.).

Ikastola parte-hartzaileak

Argia IkastolaAssa IkastolaZangoza Ikastola Jaso IkastolaTafalla IkastolaLabiaga IkastolaAndra Mari IkastolaPaz de Ziganda Paz de Ziganda IkastolaLizarra IkastolaIñigo Aritza Ikastola
2013/05/09

PostHeaderIcon KAMISETA LEHIAKETA!!!


Bardeetako Orientazio Bizikleta Martxarako logo lehiaketa!


Aurten, partehartzaile guztion artean BOBM 2013rako logo lehiaketa bat antolatu dugu. Lehiaketa honetan, aurtengo kamisetarako logoa diseinatu beharko duzue.

Irabazlearen logoa aurtengo kamisetak egiteko erabiliko da!

Lehiaketan parte hartzeko honakoak bete beharko dira:
  • Logoan agertu beharreko testua: "BOBM 2013" edo "Bardeetako Orientazio Bizikleta Martxa 2013"
  • Logoa txuri-beltzean joan beharko da.
  • Aurkezteko epea: lehen bait lehen.
  • Aurkezteko lekua: ikasle bakoitzak bere irakasleari eman beharko dio eta irakasleak logoak blogean ipintzeaz arduratuko dira.
  • Epai-mahaia: ikastola bakoitzeko irakasleak bere ikasleen bozketaren emaitza bidaliko du helbide honetara: nahia_iparragirre@argiaikastola.com eta kontaketa egin ondoren blog honetan ipiniko da aurtengo kamisetaren logoa.
  • IRAKASLEENTZAKO OHARRA:  marrazkiak blogean txertatzeko sarrera bat sortu behar da , ez ipini egilearen daturik eta "Etiquetas" ipintzen duen atalean "Marrazki lehiaketa" ipini.
  • Lehiaketan parte hartzen duten marrazkiak ikusteko klikatu hemen edota ezkerraldean duzuen "Kategoriak" atalean "Marrazki lehiaketa" ipintzen duen lekuan klik egin.
  • Aurreko urteetako kamisetak ikusteko klikatu hemen edota ezkerraldean duzuen "Kategoriak" atalean "Aurreko urteetako marrazkiak" ipintzen duen lekuan klik egin.
ZORTE ON!!!